81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Melidako Udalak, 2013ko abenduaren 13an egin bilkuran, bertaratu guztiak bat etorrita, hasiera batean onetsi zuen Udal honen 2014ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Hasierako onespenaren erabakia 2014ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 15ean.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta jarraian argitara ematen:

LANPOSTUEN ZERRENDA IZENDUNA

Funtzionarioak

–Idazkaria. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %38,72 (%35 + %3,72, 19/2008 F.D.). Egoera: jardunean.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua, 1 zenbakiko lanpostua, D maila, lanpostuko osagarria: %6,99 (%4 + %2,99, 19/2008 Foru Dekretua) eta mailako osagarria: %12; 318/2004 Foru Dekretuaren osagarria: %4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua, 2 zenbakiko lanpostua, D maila, lanpostuko osagarria: %6,99 (%4 + %2,99, 19/2008 Foru Dekretua) eta mailako osagarria: %12; 318/2004 Foru Dekretuaren osagarria: %4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudunak

–Administrari laguntzailea, D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12; 318/2004 Foru Dekretuaren osagarria: %4, lanpostuko osagarria: %2,99,19/2008 Foru Dekretuaren osagarria. Egoera: hutsik.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

–Ana Huércanos Marco, idazkaria. Gradua: 6. Osagarriak: %38,72. Egoera: jardunean.

–Justo Jaso Zuazu, zerbitzu anitzetako enplegatua. 2. gradutik 3. gradura pasatuko da 2014ko urriaren 1ean. Osagarriak: %22,99. Egoera: jardunean.

–Andrés Urdiciain Murugarren, zerbitzu anitzetako enplegatua. 2. gradutik 3. gradura pasatuko da 2014ko urriaren 1ean. Osagarriak: %22,99. Egoera: jardunean.

Administrazio kontratuko aldi baterako langileak

–Katherine Pérez Arellano, administrari laguntzailea, lanaldi partzialean (%68,15). Osagarriak: %18,99.

Melidan, 2014ko apirilaren 16an.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1405867