2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoko ezaugarriak dituen espedientea jendaurrean egongo dela udaletxeko bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Sustatzailea: Pedro Galarregui Gortari. Jarduera: denda eta ostatu-jatetxea handitzea. Kokapena: Etxalarko 8. poligonoko 44. lurzatia.
Etxalarren, 2014ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1405841