81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako Hirigintzako Udal Sozietatearendako mandatua, etxebizitzak alokairuan esleitzeko baremoa ezartzeko

Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2014ko apirilaren 16an egin bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

1. Sociedad Urbanística Municipal de Burlada, S.L.ri mandatu egitea, Udal honen entitate instrumentala baita, Burlatan etxebizitzak alokairuan esleitzeko baremoa finkatu eta ezartzeko behar diren kudeaketa eta balorazio lan material eta teknikoak egiteko.

2. Sociedad Urbanística Municipal de Burlada, S.L.ri erabaki hau igortzea, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

4. Mandatu honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Burlatan, 2014ko apirilaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1405932