81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatan, 2014an, euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoa: guraso elkarteak, ikastetxeak eta kultur elkarteak

Burlatako Udalak, Alkatetzaren apirilaren 15eko 262/2014 ebazpenaren bidez, onetsi zuen Burlatan, 2013an, euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoa: guraso elkarteak, ikastetxeak eta kultur elkarteak.

Deialdiaren xedea: diru-laguntzak ematea, lehia irekiaren araubidea erabiliz, Burlatako guraso elkarte, ikastetxe eta kultur elkarteei, egiten badituzte oinarriak arautzen dituen udal ordenantzan aurreikusitako jarduerak. Hura 2012ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an.

Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak:

–Legez eratutako pertsona juridikoa izatea, dagokion erregistroan inskribatua.

–Egoitza eta helbide fiskala Burlatan izatea.

–Izaera soziala izatea eta irabazteko asmorik ez.

–Aurkeztutako proiektua Burlatako udal mugapean gauzatzea.

Jarduera hauek diruz lagunduko dira:

–Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.

–Euskararen erabileraren aldeko motibazioa eta sentsibilizazioa lantzeko jarduerak.

–Euskarazko argitalpen eta hedabideak, toki mailakoak.

–Euskal literatura eta euskarazko irakurketarako zaletasuna zabaltzeko xedea duten jarduerak.

Eskaerak non eta noiz aurkeztu:

Eskaerak eskabidearen bitartez aurkeztuko dira, eskatzaileak sinatuta eta ondoko hauek erantsita:

–IFKren fotokopia.

–Egin beharreko jardueren proiektu zehaztua.

–Jarduera egiteko aurreikusi diren gastuen eta diru-sarreren aurrekontu zehaztua.

–Bertze toki batean xede bererako aurkeztutako diru-laguntza eskaeren zerrenda, izanik horiek eginak nahiz egin beharrekoak, tramitatuak edo tramitatze bidean, erakunde publikoei nahiz pribatuei eskatuak. Honako hauek zehaztu beharko dira: entitateen izenak, eskatutako zenbatekoa, edo emandakoa, ebatzita badago, edo aurreikusitako zenbatekoa aurreko urtekoa aintzat hartuz

Agiri guztiak jatorrizkoak izanen dira edo kopia egiaztatuak.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Gastuak eta jarduerak justifikatzeko eta horien gaineko txostena aurkezteko epea 2014ko abenduaren 1ean hasiko da, eta 2015eko urtarrilaren 15ean bukatuko.

Testu honetan arautu ez den orotan, oinarri arautzaileetan ezarritakoari lotu beharko zaizkio eskatzaileak. Oinarri horiek 2014ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 20an.

Burlatan, 2014ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1405856