2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BETELU
Beteluko Udalaren 2014ko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena
2014ko otsailaren 21eko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen 2014ko plantilla organikoa. Onespen hori 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an, eta Udalaren iragarki oholean paratu ondoren, Idazkaritzan egon da jendaurrean, hamabost egun baliodunean, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Hasierako onespenaren ondoren baina, langileen izenen zerrendan aldaketa bat izan da. Zehazki, idazkari lanpostuan, Jon Ander Mendinueta Ochotorenaren lekuan (aldi baterako administrazio-kontratuduna), Joanes Aleman Ollo hasi da lanean (aldi baterako administrazio-kontratuduna). Hori dela eta, Beteluko Udalbatzak martxoaren 28an egindako bilkuran aldaketa hori barneratzen zuen plantilla organikoa onetsi zuen.
Izen aldaketa hori kenduta, ez da beste aldaketarik izan hasiera batean onetsitako plantilla organikoan.
Hau denaren ondorioz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da Beteluko Udalaren plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/2008 Foru Legearen 235. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa bete dadin.
LANPOSTUEN ZERRENDA
Funtzionarioa
Lanpostua. Zenbakia: 1. Araizko eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Araitz. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %38,72. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.
Lan-kontratudunak
Lanpostua. Zenbakia: 2. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala (10 ordu astean). Mailako osagarria: %12. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egungo egoera: hutsik.
Langileen izenen zerrenda
Aldi baterako administrazio-kontratuduna. Joanes Aleman Ollo. Araizko eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldiaren erdia Araizko Udalean eta beste erdia Betelukoan. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %38,72.
Aldi baterako lan-kontratuduna. Mirentxu Eskamendi Iriarte. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala (10 ordu astean). Mailako osagarria: %12. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Antzinatasuna: 2009ko irailaren 3tik.
Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Beteluko egoera linguistikoa, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da 1. eta 2. lanpostuetarako (idazkaria eta administrari laguntzailea), eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara maila altuena eskatuko da, EGA, C-1 edo ofizialki baliokidea den titulazioa.
Betelun, 2014ko apirilaren 14an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.
Iragarkiaren kodea: L1405736