2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTIEDA
2014ko aurrekontua. Hasierako onespena
Artiedako Kontzejuak, 2014ko apirilaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi ditu 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Artiedan, 2014ko apirilaren 22an.–Kontzejuko burua, Jose Luis Eslava Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1405963