2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Aldaketa, Laborantzako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Artaxoako Udalak, 2014ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, bertan ziren guztiak bat etorrita, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Laborantzako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.
Horren iragarkia 2014ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3an, baita Herriko Etxeko iragarki oholean ere, eta orduz geroztik hogeita hamar egun balioduneko epea iragan da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluekin bat, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatu da, eta osorik argitaratzen da aldaketaren testua. Hona hemen:
20. artikulua, lehen paragrafoa, in fine.
Zenbateko horiek eguneratuko dira erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat.
26. artikulua, bigarren paragrafoa:
Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2014ko apirilaren 22an.–Alkatea, Beatriz Mendia Velaz.
Iragarkiaren kodea: L1405964