81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa Herri larreetako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2014ko otsailaren 20ko osoko bilkuran eta bertaratu guztiak ados zirela, erabaki zuen aldaketa egitea Herri larreetako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Horren iragarkia 2014ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3an, baita Herriko Etxeko iragarki oholean ere, eta orduz geroztik hogeita hamar egun balioduneko epea iragan da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluekin bat, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatu da, eta osorik argitaratzen da aldaketaren testua. Hona hemen:

10. artikulua. Eguneratzea eta ordaintzeko modua

Lehenbiziko paragrafoa: Bazkaleku bakoitza baloratzeko eta esleitzeko prezioa eguneratuko da erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2014ko apirilaren 16an.–Alkatea, Beatriz Mendía Velaz.

Iragarkiaren kodea: L1405962