81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, Udal hilerriari eta beilatokiari loturiko zerbitzuak eta jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan

Artaxoako Udalak, 2014ko apirilaren 3ko osoko bilkuran eta bertaratu guztiak ados zirela, erabaki zuen aldaketa egitea Udal hilerriari eta beilatokiari loturiko zerbitzuak eta jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio kexa edo oharrak aurkezten badira, osoko bilkuran ebatziko dira, eta osoko bilkuran ebatziko da, halaber, aldaketaren behin betiko onespena. Halakorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2014ko apirilaren 16an.–Alkatea, Beatriz Mendía Velaz.

Iragarkiaren kodea: L1405912