81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Derrigorrezko diru-bilketa. Iragarkia. Ondasun higiezina enkantean

Derrigorrezko diru-bilketako bulego honetan abiarazia dagoen premiamenduzko prozeduran, Ceferino Iraizoz eta jaraunsle ezezagunen kontrakoan, Udal Ogasunarekin dituen zorrengatik abiarazitakoan, hain zuzen ere, 430.248,31 euro zor baitira Mutiloartea sektoreko urbanizazio kuota ordaingabeengatik eta 8.899,23 euro, Lurralde Kontribuzioengatik (premiamenduzko errekarguak eta berandutza korrituak barne), udal diruzainak hala erabakita, betiere Agoizko Jabetza Erregistroan 2012ko urtarrilaren 13an jasotako bahitura eginbidearen oharraren arabera (Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko abuztuaren 23an onetsia); bada, aditzera ematen da bahitura hori handituko dela, 2014ko apirilaren 10eko Gobernu Batzarrean hala onetsi baita, eta ondoren deskribatzen diren ondasunak enkante publikoaren bidez besterenduko direla. Hona hemen baldintzak:

a) Enkantea 2014ko maiatzaren 29an eginen da, goizeko 10etan, Aranguren Ibarreko Udalaren osoko bilkura aretoan, Mutiloa plazan, zk.g., Mutiloa (Nafarroa).

b) Lizitatzaile bakoitzak enkanteko mahaian pausatu beharko du fidantza, enkantearen balioaren %20, bederen. Lehen lizitaziorako, 120.954,44 euro izanen da, gutxienez. Ohartaraziko da gordailu hori Udal Diruzaintzan sartu beharko dela, esleipen hartzaileek errematearen prezioa erregelamenduzko epean ordaintzen ez badute; hori guztia deusetan ukatu gabe esleipena ez gauzatzeagatik fidantzaren zenbatekoan izan daitezkeen galera handiagoengatik sortu ahal den erantzukizuna. Enkantean parte hartzeko gordailuak egin ahalko dira ediktu hau argitaratzen den egunetik hasita enkantea hasi baino ordu bat lehenago arte. Orobat, fidantzatako onartuko da bankuko txekea, Aranguren Ibarreko Udalaren alde luzatua.

c) Enkantean bi lizitazio izanen dira. Lehenbiziko lizitazioan ez dira onartuko tasazio balioa (604.772,20 euro, gehi BEZa) berdintzen ez duten posturak, nahiz eta, enkantea eman gabe gelditzen bada, bigarren enkantea eginen den eta kasu horretan, Mahaiak berehala iragarriko baitu, tasazio balio berriaren %75 (453.579,15 euro, gehi BEZa) berdintzen duten posturak onartuko diren.

d) Enkantea arrazoi batengatik bakarrik deuseztatu ahal da, hain zuzen ere ondasunak esleitu baino lehen ordaintzen bada eskatzen den zorra.

e) Aurreko karga eta zamek, eta lehentasunezkoek, baldin badaude, indarrean jarraituko dute, eta ulertuko da erremate-egileak onartzen dituela eta, beraz, haiekiko subrogazioari lotua geldituko da, eta errematearen prezioa ez da haiek iraungitzeko erabiliko. Karga horiek Jabetza Erregistroko erregistratzaileak luzaturiko ziurtagirian agertzen dira, eta espedientean azter ditzakete interesa dutenek.

f) Errematatzailea beharturik dago, esleipenean berean edo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipenaren prezioaren arteko aldea ordaintzera.

g) Eskaintzak gutunazal itxian aurkeztuko dira, eta gehieneko eskaintzen izaera izanen dute.

h) Besterendutako ondasunen eskualdatzetik sortutako gastuak eta zergak esleipen hartzailearen kontura izanen dira.

i) Aranguren Ibarreko Udalak beretako gordeko du enkantean errematea izan ez duen ondasuna berari eslei dakion eskatzeko eskubidea, Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraituz.

ENKANTERA ATERAKO DIREN ONDASUNAK

P36a lurzatia.–Bizitegitarako erabilera duen lurzatia (familia bakarreko etxebizitza), Mutiloartea sektorean, Aranguren Ibarreko mugapean. Eraikigarria Plan Partzialaren arabera: 231,50 m². Iparraldetik muga egiten du P.36b lurzatiarekin; hegoaldetik, kanpoaldeko lurrekin; ekialdetik eta mendebaldetik, V2 bide publiko berriarekin. Aprobetxamendua: 227,86 au.

Agoizko Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 3159. liburukia, 163. liburua, 216. orria, 10584. finka.

Aranguren Ibarreko udal katastroko 2. poligonoko 2028. lurzatia da.

P36b lurzatia.–Bizitegitarako erabilera duen lurzatia (familia bakarreko etxebizitza), Mutiloartea sektorean, Aranguren Ibarreko mugapean. Okupagarria eta eraikigarria Plan Partzialaren arabera: 199,31 m². Iparraldetik P.36c lurzatiarekin egiten du muga; hegoaldetik, P.36a lurzatiarekin; ekialdetik eta mendebaldetik, V2 bide publiko berriarekin. Aprobetxamendua: 224 au.

Agoizko Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 3159. liburukia, 163. liburua, 221. orria, 10585. finka.

Aranguren Ibarreko udal katastroko 2. poligonoko 2029. lurzatia da.

P36c lurzatia.–Bizitegitarako erabilera duen lurzatia (familia bakarreko etxebizitza), Mutiloartea sektorean, Aranguren Ibarreko mugapean. Okupagarria eta eraikigarria Plan Partzialaren arabera: 198,86 m² Iparraldetik, P.36d lurzatiarekin egiten du muga; hegoaldetik, P.36b lurzatiarekin; ekialdetik eta mendebaldetik, V2 bide publiko berriarekin. Aprobetxamendua: 223,94 au.

Agoizko Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 3160. liburukia, 164. liburua, 1. orria, 10586. finka.

Aranguren Ibarreko udal katastroko 2. poligonoko 2030. lurzatia da.

P36d lurzatia.–Bizitegitarako erabilera duen lurzatia (familia bakarreko etxebizitza), Mutiloartea sektorean, Aranguren Ibarreko mugapean. Okupagarria eta eraikigarria Plan Partzialaren arabera: 198,86 m². Iparraldetik P.36e lurzatiarekin egiten du muga; hegoaldetik, P.36c lurzatiarekin; ekialdetik eta mendebaldetik, V2 bide publiko berriarekin. Aprobetxamendua: 223,94 au.

Agoizko Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 3160. liburukia, 164. liburua, 6. orria, 10587. finka.

Aranguren Ibarreko udal katastroko 2. poligonoko 2031. lurzatia da.

P36e lurzatia.–Bizitegitarako erabilera duen lurzatia (familia bakarreko etxebizitza), Mutiloartea sektorean, Aranguren Ibarreko mugapean. Okupagarria eta eraikigarria Plan Partzialaren arabera: 198,79 m². Iparraldetik P.36f lurzatiarekin egiten du muga; hegoaldetik, P.36d lurzatiarekin; ekialdetik eta mendebaldetik, V2 bide publiko berriarekin. Aprobetxamendua: 223,93 au.

Agoizko Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 3160. liburukia, 164. liburua, 11. orria, 10588. finka.

Aranguren Ibarreko udal katastroko 2. poligonoko 2032. lurzatia da.

P36f lurzatia.–Bizitegitarako erabilera duen lurzatia (familia bakarreko etxebizitza), Mutiloartea sektorean, Aranguren Ibarreko mugapean. Okupagarria eta eraikigarria Plan Partzialaren arabera: 198,69 m². Iparraldetik P.36g lurzatiarekin egiten du muga; hegoaldetik, P.36e lurzatiarekin; ekialdetik eta mendebaldetik, V2 bide publiko berriarekin. Aprobetxamendua: 223,92 au.

Agoizko Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 3160. liburukia, 164. liburua, 16. orria, 10589. finka.

Aranguren Ibarreko udal katastroko 2. poligonoko 2033. lurzatia da.

P36g lurzatia.–Bizitegitarako erabilera duen lurzatia (familia bakarreko etxebizitza), Mutiloartea sektorean, Aranguren Ibarreko mugapean. Okupagarria eta eraikigarria Plan Partzialaren arabera: 198,54 m². Iparraldetik P.36h lurzatiarekin egiten du muga; hegoaldetik, P.36f lurzatiarekin; ekialdetik eta mendebaldetik, V2 bide publiko berriarekin. Aprobetxamendua: 223,90 au.

Lurzati honen %38,30 salduko da pro indivisotik.

Agoizko Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 3160. liburukia, 164. liburua, 21. orria, 10590. finka.

Aranguren Ibarreko udal katastroko 2. poligonoko 2034. lurzatia da.

Enkantera aterako diren lurzatiak Ceferino Iraizozi bahitutako ondasunak dira, Aranguren Ibarreko Udalari ordaintzeko Mutiloartea sektorearen urbanizazio kuotak eta harekin dituen bestelako zorrak.

Mutiloan, 2014ko apirilaren 16an.–Diru-biltzailea, Javier Cía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1405878