2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Plantilla organikoa 2014. urterako.
Behin betiko onespena
2014ko otsailaren 14an, Udalbatzak plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez. Udalaren oholean eta 2014ko otsailaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, jendaurrean hamabost eguneko epean egon ondoren inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu. Erreklamaziorik ezean plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko zen. Hasierako onespeneren ondoan baina, idazkari postuan aldaketa gertatu da, Jon Ander Mendinueta Ochotorenaren ordez Joanes Aleman Ollo. Hori dela eta, Udalak martxoaren 28ko osoko bilkuran erabaki du plantilla organikoa behin betiko onestea, aldaketa sartuta. Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Udalaren plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.
Araitzen, 2014ko apirilaren 11n.–Alkatea, Lazaro Goikoetxea Beraza.
LANPOSTUEN ZERRENDA
Funtzionarioa
Lanpostua. Zenbakia: 1. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Araitz. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.
Lan-kontratudunak
Lanpostua. Zenbakia: 2. Garbitzailea. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala, %52,86koa (18,5 ordu astean). Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,21. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egungo egoera: jardunean.
Lanpostua. Zenbakia: 3. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala, %80koa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10 + 3,36. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: jardunean.
LANGILEEN IZENEN ZERRENDA
Aldi baterako administrazio-kontratudunak
Joanes Aleman Ollo. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldiaren erdia Araizko Udalean eta beste erdia Betelukoan. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72.
Lan-kontratudun finkoa
Saloa Sarasa Tolosa. Garbitzailea. Lanaldi partziala, %52,86koa (18,5 ordu astean). Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,21. Antzinatasuna: 2008ko maiatzaren 21etik.
M.ª Concepción Cruz Liciaga. Administrari-ofiziala. Lanaldi partziala, %80koa. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10 +3,36. Antzinatasuna: 2007ko apirilaren 10etik.
Aldi baterako lan-kontratuduna
M.ª Isabel Huarte Martija. Administrari-ofiziala. Lanaldi partziala, %80koa. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10 +3,36.
Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Araizko egoera linguistikoa eta Araizko Udalbatzak onartutako UEMA Mankomunitateak eginiko txostena, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da: idazkariaren eta administrari-ofizialaren lanpostuetarako (1. eta 3. lanpostuak), EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioaren euskara maila eskatuko da; garbitzailearen lanposturako (2. lanpostua), ahozkoan B2 eta idatzizkoan A2, edo ofizialki baliokide den titulazioaren euskara maila eskatuko da.
Iragarkiaren kodea: L1405665