81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetzaren ebazpena

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Antonio Gila Gilak, behean adierazten den egunean, ebazpen hau eman du:

“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.k) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Antsoaingo Udala aurkeztea Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 2. Epaitegi Zentralean, 322/2009-C prozedura laburtuaren aurretiazko eginbideetan, akusazio partikular gisa, Ezkaba mendiko gotorlekutik ihes egin eta hil zituzten errepublikanoen omenezko monolitoan egin diren kalteengatik. Antsoaingo Udala da monolitoaren jabea.

2. Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 43.5.a) artikuluan ezarritakoarekin bat, Luis María Pla Larramendi zinegotziaren esku uztea ebazpen honen aurreko puntuaren ondoriozko kudeaketa guztiak, prokuradorearen eta legelariaren izendapena barne.

3. Ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Argitara ematen da, beraz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan ezarritakoarekin bat (2568/86 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Antsoainen, 2014ko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1405407