81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Belarren errentamendua

Prado de Vallalenguako Batzarrak plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du Prado de Vallalenguako belarrak errentan emateko, bortz urterako, hain zuzen ere aurtengo uztailaren lehenetik 2019ko ekainaren 30era arte, udal bulegoetan diren baldintzei jarraikiz.

Proposamenak, behar bezala eginbideturik, heldu den ekainaren 16ko 13:00ak baino lehen aurkeztuko dira, Batzarreko bulegoetan dagoen ereduari jarraituz. Pleguak ondotik irekiko dira, betiere bulegoetako erregistro orokorren epearen barnean eta ezarri bezala aurkeztu badira.

Andosillan, 2014ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1405939