2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
2014ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Udalak 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokorra onetsi zuen, hasiera batean, 2014ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran. Aipatu erabakia jendaurrean egon da Herriko Etxeko iragarki oholean eta 2014ko martxoaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horregatik, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak eguneratu baitzuen. Hona hemen haren egitura:
AURREKONTUA
2014ko ekitaldiko aurrekontu orokorraren proiektuaren berri eman da, honelakoa baita hitzez hitz:
AURREKONTUA:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–322.500,00 euro.
2. kapitulua.–130.000,00 euro.
3. kapitulua.–355.100,00 euro.
4. kapitulua.–407.766,00 euro.
5. kapitulua.–113.880,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.329.246,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–237.152,00 euro.
2. kapitulua.–503.244,00 euro.
3. kapitulua.–5.800,00 euro.
4. kapitulua.–46.450,00 euro.
6. kapitulua.–254.732,00 euro.
9. kapitulua.–31.868,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.079.246,00 euro.
Alloko Hirigintzako Udal Sozietateak aurkeztutako aurrekontua, Udalaren aurrekontuari eransten zaiona:
DIRU-SARRERAK:
Finantza korrituak: 95,00 euro.
Guztira: 95,00 euro.
GASTUAK:
Gastu fiskalak: 95,00 euro.
Guztira: 95,00 euro.
Allon, 2014ko apirilaren 14an.–Alkate udalburua, M.ª Angela Gonzalez Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1405899