81. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Udalak, 2014ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko plantilla organikoa. Delako erabakia Herriko Etxeko iragarki oholean eta 2014ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da plantilla organikoa, hori guztia Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak eguneratu baitzuen. Hona hemen haren egitura:

PLANTILLA ORGANIKOA

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 257/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan xedatua bete beharrez, plantilla organiko hau proposatu da, 2014ko ekitaldirako, onets dadin:

I. ERANSKINA

–Idazkari bat. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik, 2014ko ekainaren 13tik aitzina, idazkari titularraren erretiroaren kariaz.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: C. Mailako osagarria: %12 Lanpostuko osagarria: %9, aldi baterako peoien zuzendaritzagatik. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: % 9, behin-behineko peoien zuzendaritzagatik. Lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Administrari laguntzaile bat. Lanaldia: %60. D maila. Mailako osagarria, %12. Hutsik. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

II. ERANSKINA

Funtzionarioen izenen zerrenda

–Iriarte Ayucar, M.ª Angeles. Idazkaria. Maila: A. Antzinatasuna: 1980-8-1. Gradua: 6. Egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 1977-11-15.

–Esparza López, José Luis. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 1991-2-8.

–Sarasola Seguin, Javier. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 1994-7-19.

Jendaurrean egonen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean.

Allon, 2014ko apirilaren 14an.–Alkate udalburua, María Angeles Gonzalez Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1405898