2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MUNETA
NA-10.247 tokiko ehiza barrutia aldatzeko proiektua
Ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta haren Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Galdioko Kontzejuko udal bulegoetan NA-10.247 tokiko ehiza barrutia aldatzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Aipatutako ehiza-barrutian sartu beharreko mugapea: Galdioko Kontzejua.
Munetan, 2014ko apirilaren 12an.–Alkatea, José Navarro García.
Iragarkiaren kodea: L1405858