2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Aldaketa xehakatua Martzillako Arau Subsidiarioetan, industria lurzoruko 7. sektoreari dagokionez. Hasierako onespena
Martzillako Udalak, 2014ko apirilaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehakatua egitea Arau Subsidiarioetan, industria lurzoruko 7. sektoreari dagokionez, Víctor Mier Mendiguchía teknikariak prestatutako agiriari jarraituz. Aldaketa Martzillako Udalak sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarkia jarri ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
Martzillan, 2014ko apirilaren 16an.–Alkatea, José María Abárzuza Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1405849