2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
Hautetsien ordainsariak
Itzaltzuko Udalak, 2014ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Itzaltzuko Udaleko udalkideen ordainsarien sistema onestea. 354,75 euro izanen dira bilkura bakoitzera joateagatik, muga izanik 1.865,08 euro urtean, zinegotziendako, eta 2.331,35 euro urtean, alkate udalburuarendako. Ordainsari horiek 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko dira.
Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.
Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Itzaltzun, 2014ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Lorenzo Goyeneche Sola.
Iragarkiaren kodea: L1405847