80. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 25a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gordetzen diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda

Maria Luisa Corbacho Simón andrea, Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko burua.

Aditzera ematen du: Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 57.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eranskin gisa ematen da argitara hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gordetzen diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda.

Agoitzen, 2014ko apirilaren 15ean.–Batzordeko burua, María Luisa Corbacho Simón.

ERANSKINA

Oibarko Udala

Lokalak: Oibarko Udaletxeko osoko bilkuren aretoa edo beste gela bat, larunbat arratsalde guztietan, 18:00etatik 21:00ak arte.

Afixak: markesinan.

Agoizko Udala

Lokalak:

–Aurelio Leon aretoa (Agoizko Udaletxea; Kale Berria, 22): egunero, arratsaldean eta gauean, astelehen, asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan izan ezik, 19:00etatik aurrera.

–Kultur etxea (Jose Amichis plaza, z.k.): egunero, arratsaldean eta gauean, igandeetan izan ezik.

Afixak: ez dago horretarako lekurik.

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko leku publikoak: udalerriko plaza publikoak.

Ariako Udala

Lokalak: Udaletxeko bilkuren aretoa, egunero, 20:00etatik aurrera.

Afixak: pilotalekuko paretetan eta faroletako besoetan.

Burlatako Udala

Lokalak:

–Larrañetako plaza (edukiera: 700 lagun), maiatzaren 9tik 23ra, aldez aurretik abisatuta, 18:00etatik 20:00ak arte.

–Kultur etxea (erabilera anitzeko gela, 100 lagunentzakoa), 9an, 10ean, 12an, 13an, 14an, 15ean, 16an, 17an, 19an, 20an, 21ean, 22an eta 23an, 16:00etatik 21:00ak arte; maiatzaren 11an eta 18an, 12:00etatik 14:00ak arte.

–Jauregia (erabilera anitzeko gela, 100 lagunentzakoa), 9an, 10ean, 12an, 13an, 14an, 15ean, 16an, 17an, 19an, 20an, 21ean, 22an eta 23an, 16:00etatik 21:00ak arte; maiatzaren 11an eta 18an, 12:00etatik 14:00ak arte.

Afixak:

–Kale Nagusiko faroletan.

–Salmenten Ingurabideko faroletan.

Kasedako Udala

Lokalak: kultur etxea.

Afixak:

–Udal eraikinetako kanpoaldean eta Ekialdeko plazan, (itsatsi gabe jarriko dira eta aise kentzeko moduan).

–Ohol berezi bat Merkatuko plazan, Udaletxeko etxepean.

Eguesibarko Udala

Lokalak:

–Sarrigurengo kirolguneko jatetxea; Jorge Oteitza etorbidea, 2 (Sarriguren - Eguesibar).

100 bat lagunentzako tokia dago.

Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 22:00ak arte.

Larunbatetan, 09:00etatik 22:00ak arte.

Igandeetan, 09:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte.

–Familien Arretarako Zentroko bilera gela.

50 bat lagunentzako tokia dago.

Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

Astelehenetik ostiralera, 19:30etik 22:00ak arte.

–Sarrigurengo ikastetxe publikoko erabilera anitzeko 1. gela.

100 bat lagunentzako tokia dago.

Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

Astelehenetik ostiralera, 18:30etik 22:30 arte.

Afixak: Ibarreko kontzeju eta leku hauetako iragarki ohol eta paneletan: Altzuza, Ardatz, Azpa, Badostain, Egues, Elkano, Elia, Erantsus, Gorraitz, Ibiriku, Olatz, Sagaseta, Sarriguren eta Ustarrotz.

Ezkarozeko Udala

Lokalak: erabilera anitzeko gela; Udaletxeko 1. solairuan, egunero, 16:00etatik 22:00ak arte.

Afixak: eskola zaharretako arkupeetan.

Galipentzuko Udala

Lokalak: Udaletxeko osoko bilkuren aretoa.

Afixak: Udalaren eraikinetako kanpoaldean (itsatsi gabe jarriko dira eta aise kentzeko moduan).

Garraldako Udala

Lokalak: Udaletxeko bilkuren aretoa, egunero, 20:00etatik aurrera.

Afixak: herriko kontsultategiko paretetan eta faroletako besoetan.

Izabako Udala

Lokalak: Udaletxeko bilkuren aretoa, asteko egun guztietan, 20:00etatik 22:00ak arte.

Afixak: Udaletxeko plazan dauden iragarki oholetan.

Jaurrietako Udala

Lokalak: “El Cine” deritzon erabilera anitzetako aretoa. Egunero, 16:00etatik 22:00ak arte.

Afixak: udal pilotalekuko paretetan, herriko plaza aldera.

Leatxeko Udala

Lokalak: Leatxeko josteta elkartea, astegun guztietan, 18:00etatik 21:00ak bitarte.

Afixak: iragarki oholean.

Ledeako Udala

Lokalak: gizarte eta kultur etxea, asteko egun guztietan, erabiltzaileek aldez aurretik erreserbatuta dituzten orduetan izan ezik (80 bat lagunentzako tokia dago).

Noaingo Udala

Lokalak: Elortzibarko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren ekitaldi aretoa; Noaingo Garbikundea kalea, z.g., 18:00etatik 22:00ak arte.

Afixak: Udalaren iragarkiak ikusgai jartzeko ohiko tokietan.

Otsagabiako Udala

Lokalak: gizarte eta kultur etxea: Zatalarrañas kalea, 5.

Orontzeko Udala

Lokalak: Udaletxeko 1. solairua. Egunero, 16:00etatik 22:00ak arte.

Afixak: Udaletxeko arkupeetan.

Erronkariko Udala

Lokalak: Udaletxeko osoko bilkuren aretoa.

Afixak:

–Udaletxearen fatxadaren beheko aldean dauden oholetan.

–Osasun kontsultategiaren fatxadaren beheko aldean.

Urzainkiko Udala

Lokalak: Udaletxeko beheko solairuko aretoa.

Afixak:

–Udaletxearen fatxadaren beheko aldean dauden oholetan.

–Osasun kontsultategiaren fatxadaren beheko aldean.

Uztarrozeko Udala

Lokalak: Udaletxeko bilkura aretoa, asteko egun guztietan, 20:00etatik 22:00ak arte.

Afixak: Udaletxeko plazan kokatutako iragarki oholetan.

Iragarkiaren kodea: J1405824