80. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN-ARLOKO 7 ZK.KO EPAITEGIA

Ediktua. 321/2013 prozedura

Nik, Francisco Lurueña Rodriguez jaunak/andreak, Bilboko Lan-arloko 7 zk.ko Epaitegiko idazkari judiziala naizen honek, ondorengoa ematen dut aditzera:

Lan-arloko Epaitegi honetan G.S.gainerak. 321/2013 zk.arekin, Fco. Javier Salazar Corcuerak eskatuta, INSS, La Cocina de Antaño, S.L., La Cocina de Castejon, S.L., Mutua Asepeyo eta TGSSren aurka, Gizarte Segurantzari buruz bideratzen ari diren autoetan, honako hau eman da:

Eman duen idazkari judiziala: Francisco Lurueña Rodriguez.

Bilbaon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko apirilaren bian.

Aurrekariak:

Lehenengoa.–Gizarte Segurantzari buruzko prozesu hau Fco. Javier Salazar Corcuerak sustatu du TGSS, Mutua Asepeyo, INSS, La Cocina de Castejon, S.L. eta La Cocina de Antaño, S.L. alderdi demandatuaren aurka.

Bigarrena.–Adiskidetze- eta judizio-ekitaldiak egiteke daudela, alderdi demandatzailea/k idazkia aurkeztu da/du demandan esanbidez atzera egiteko.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.–Adiskidetze- edo judizio-ekitaldiak egin aurretik auzi-jartzaileak demandan atzera egiteak amaitu egiten du prozesua.

Xedapenak:

Demandan atzera egindakotzat jotzen da demandatzailea, eta amaitutzat ematen da prozesua.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketak.

Epaileari ebazpen honen berri eman diot.

Aurkaratzeko modua: epailearen aurrean berrikuspen-errekurtsoa jarriz. errekurtsoa hiru egun balioduneko epean aurkeztu beharko da bulego judizialean, jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasita, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da (LJLko 188.1 eta 188.2 artikuluak).

Errekurtso horrek ez du ondorerik etengo, eta ezin izango da inola ere ebatzitakoaren aurka jardun (LJLko 188.1 artikuluko bigarren lerroaldea).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da nahitaez; gordailua eratu ezean, errekurtsoa ez da izapidetzeko onartuko. Gordailua eratzeko, epaitegi honek Banco Santander banketxean irekita duen gordailu eta kontsignazioen kontuan sartu beharko da aipatutako kopurua. Errekurtsoa jartzean, diru hori sartu izana egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Hala ere, errekurtsoa jartzeko ez dute gordailurik eratu beharko sindikatuek, doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortuta dutenek, langileek, Gizarte Segurantzako erregimen publikoko onuradunek, Fiskaltzak, Estatuak, autonomia-erkidegoek, tokiko erakundeek eta azken hiru horien mendeko erakunde autonomoek.

Dekretua egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

La Cocina de Antaño S.L. eta La Cocina de Castejon, S.L. non den jakitea lortu ez dugunez, berari Jakinarazpena egiteko balio dezan, ediktu

hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Ediktuaren helburukoari ohartarazten diot, hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo zaizkiola, betiere auto, epai edo prozesua amaitzeko edo intzidentea ebazteko dekretu bidez eman beharreko ebazpenak badira edo epatzea ez bada

Bilbaon (Bizkaia), 2014ko apirilaren 2an.–Idazkari Judiziala, Francisco Lurueña Rodriguez.

Iragarkiaren kodea: J1405673