4. PROZEDURA JUDIZIALAK
BILBOKO LAN-ARLOKO 2 ZK.KO EPAITEGIA
Ediktua. Judiziorako eta galdeketarako zitazio-zedula
Inés Alvarado Fernández Órgano Judicial Documento» idazkari judiziala naizen honek Ondokoa Ematen dut Aditzera: goian aipatutako jarduketetan erabaki da jarraian zehazten den pertsonari zitazioa egitea, ondoren ezarrita datorren moduan.
Zitazioa agindu duen organoa:
Bilboko lan-arloko 2 zk.ko epaitegia.
Auzia:
1028/2013 zk.ko judizioa, Itziar Cajigas Panera jaunak/andreak sustatua. Gaia: Lan-baldintzak funtsean aldatzea.
Zitatua:
Arga Motor, S.L., aipatu judizioan alderdi demandatua den aldetik.
Zitazioaren xedea:
Judizioko eta adiskidetzeko ekitaldietan parte hartzea, eta, kasua denean itziar cajigas panera jn.ak/and.ak eskatutako galdeketari erantzutea. galderak auziko gertakari eta inguruabarren gainekoak izango dira, eta auzitegiak bidezkotzat jo behar izan ditu.
Agertzeko tokia, eguna eta ordua:
Adiskidetze-ekitaldirako, Justizia Jauregiko epaitegi honetako erabilera anitzetarako gelan, 6. solairuan, agertu beharko duzu, 2014/6/3an, 11:25ean.
Adiskidetze-ekitaldian abenikorik lortzen ez bada, 9. judizio-aretora, Barroeta Aldamar 10-lehen solairura, joan beharko duzu 11:40an, judizioa egiteko.
Legezko ohartarazpenak:
1.–Demandatua arrazoirik eman gabe agertzen ez bada ere, judizioak aurrera egingo du, hura auzi-iheslari deklaratu beharrik gabe (Lan-arloko Prozeduraren Legeko LPLko 83.3 art.).
Hurrengo jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan egingo dira, autoak, epaiak edo epatzeak izan ezik (LPLko 59. art.).
2.–Judizioan erabili nahi dituen frogabide guztiekin agertu beharko du (LPLko 82.2 art.).
3.–Judizioan abokatuak lagunduta eta kolegiatutako prokuradore edo lan-harremanetako graduatuak ordezkatuta agertu nahi badu, Epaitegi honetan idatziz adierazi beharko du, ediktu hau argitaratu eta hurrengo bi egunetan (LPLko 21.2 art.).
4.–Agertzen ez bada eta ez agertzeko arrazoi nahikorik ematen ez badu, auzitegiak egiazkotzat jo ditzake auzigai diren gertakariak, kalte egin diezaioketenak (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 304. art., eta hari lotutako LPLko 91. art.).
5.–Ediktu hau argitaratuz leku ezezagunean dagoen alderdi demandatuari legeak agindu bezala zitazioa egiten zaio.
Judizioa egin arte zitatua Epaitegiko idazkaritzara joan daiteke autoak ikustera.
Bilbaon, 2014ko apirilaren 2an.–Idazkari Judiziala, Inés Alvarado Fernández.
Iragarkiaren kodea: J1405672