1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
648E/2017 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana, José Joaquín Betelu Corcuera jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zerbitzuko buru izendatzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariari dagokiola, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,
AGINDU DUT:
1. José Joaquín Betelu Corcuera jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zerbitzuko buru izendatzea. Izendapen horrek 2017ko azaroaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari igortzea.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko urriaren 31n.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1712577