80. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 1162/2012 hipoteka-betearazpena

Francisco Javier Isasi Barbier, idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren E-2 1162/2012 hipoteka-betearazpenaren autoetan erabaki da ondoko ondasun higiezin hauen enkante publikoa egitea:

Erroko 6.444. finka. Landa finka. Lehorreko alorra, Erroibarko Udalaren Añalegi izeneko parajean. Agoizko Jabetzaren 1. Erregistroan inskribaturik dago: 2984. liburukia, 80. liburua, 109. orria. Balorazioa: 50.000 euro. Ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan eginen da, 2014ko ekainaren 24an, goizeko hamarretan, baldintza hauei jarraikiz:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Nor diren behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adieraztea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santanderren ES55 0049 3569 9200 0500 1274 kontuan (3152000000116212 kontzeptuan), finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau: ezezaguna.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta horrela jasota geldi dadin, honakoa luzatzen dut Iruñean, 2014ko apirilaren 10ean.

Iruñean, 2014ko apirilaren 14an.–Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1405674