3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2011-P-1733
Ebroko Ur Konfederazioak 2014ko martxoaren 6an emandako ebazpenaren bidez, Narkueko Kontzejuari ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, Narkueko 3. poligonoko 104. lurzatian, Lanaibarko udal mugapean (Nafarroa), bi iturburutik ura hartzeko: Ardozako iturria (1. hargunea) eta Fuente vieja (2. hargunea), Sansorosko errekaren arroan (Ega ibaiaren arrokokoa-90121), ezkerraldean eta polizia-eremutik kanpo, “Lokiz mendia” izeneko lur azpiko 023 ur masan, Euskal Kantaurialdeko jabari hidrogeologikoan. Bi harguneetan, guztira, urteko gehieneko bolumena 3.853,69 m³-koa izanen da, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztaila eta abuztua) 0,309 l/s-koa izanen da, horietatik 0,186 l/s bizilagunen hornidurarako erabiliko dira Narkuen bertan, hau da 23 egitatezko biztanlerentzat eta sasoiko 50 biztanlerentzat, beste 0,011 l/s aziendarentzat, 80 hegazti, 27 zerri eta 3 abelgorri, zehazki; azkenik, 0,112 l/s jostetako erabileretarako erabiliko da, herriko lorategiak eta berdeguneak (0,168 hektarea) ureztatzeko. Aipatu ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Zaragozan, 2014ko martxoaren 6an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1404608