80. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-A-26

Bernardo Arbizu Bacaicoak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Leziza erreka.

Hargunearen alderdia: Itsasia.

Hargunearen udalerria: Arbizu (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTMX: 579.017; UTMY:4.750.970 (30T zona 30T; Datum: ED50).

Xedea: ureztatzea.

Aprobetxamenduaren tokia:

–1. poligonoko 195. lurzatia, Arbizuko udal mugapea.

–2. poligonoko 382. lurzatia, Lakuntzako udal mugapea.

–8. poligonoko 41. lurzatia, Ergoieneko udal mugapean.

Gehieneko bolumena urtean: 240 m³.

Aldiuneko emaria, gehienez ere: 2,5 l/s.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,037 l/s.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Leziza errekaren eskuinaldetik, traktore batek garraiatzen duen zisterna batekin (xurgatzeko sistema duena), zurezko landareak eta barazkiak dituzten hiru lurzatiak ureztatzeko Arbizuko, Lakuntzako eta Ergoieneko udal mugapeetan, ekainetik irailera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014o otsailaren 27an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1404444