3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-S-122
Susana Garcia Murillok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Susana García Murillo.
Xedea: Etxebizitza bateko hondakin urak isurtzeko baimena, Sarasibarren (22. poligonoa, 257. lurzatia).
Isurketa eginen den udal mugapea: Esteribar (Nafarroa).
Isurtzeko modua: lurrean iragaztea.
Hondakin ur sanitarioen isurketak 300 m³-ko bolumena du urtean, gehienez ere; multzo aurrefabrikatuan tratatuko da –hobi septikoa-iragazkia–, eta ondoren iragazki-putzura bideratuko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2014ko martxoaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1404396