80. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko lehendakaritza delegatzea

2014ko apirilaren 11n, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 126/2014 Erabakia hartu zuen. Hona hemen erabaki horren testu osoa:

Iruñerriko Mankomunitatearen estatuen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, lehendakariordeak lehendakaria ordezkatzen du eginkizun guztietan, lehendakaria ez badago.

Lehendakaria ez da egongo 2014ko apirilaren 14an, 15ean eta 16an, eta, beraz,

ERABAKI DUT:

1.–Delegatzea Mankomunitateko lehendakariorde Iñaki Crespo San José jaunarengan Mankomunitateko lehendakariari dagozkion atribuzioak, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoarekin bat, Mankomunitatearen estatutuen 19. artikuluari lotuta.

2.–Delegatze horrek eragina izango du 2014ko apirilaren 14an, 15ean eta 16an.

3.–Delegatze hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2014ko apirilaren 11n.–Lehendakaria, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1405661