2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Aldaketa, Atarrabiako HAPOko determinazio xehakatuetan, UC-3 unitateari dagokionez, 1. poligonoko 110. lurzatiaren esparruan
Atarrabiako Udalak, 2014ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
“Atarrabiako HAPOko determinazio xehakatuetan, UC-3 unitateari dagokionez, 1. poligonoko 110. lurzatiaren esparruan aldaketa egiteko dokumentua jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik egin gabe haren gainean, eta Idazkaritzaren txostenarekin bat:
1. Aldaketa xehakatua behin betiko onestea Atarrabiako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, UC-3 unitateari dagokionez, 1. poligonoko 110. lurzatiaren esparruan.
2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Atarrabian, 2014ko apirilaren 7an.–Alkatea, Pedro Gastearena García.
ONETSITAKO TESTU ARAUTZAILEA
Hiri lurzoruaren fitxa arautzailea, antolamendu
unitateari dagokiona: U.C.3.
Izena: Esteban Armendáriz.
–Determinazio orokorra: finkatu egin dira egun dauden eraikinak.
–Lehentasunezko erabilera baimendua: bizitegia.
–Bigarren erabilera baimendua: merkataritza.
–Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.
–Hirigintzako azalera guti goiti-beheitikoa: 8.000 m².
–Gehieneko okupazioa: egungoa.
–Gehieneko garaiera: egungoak.
–Gehieneko bolumena: egungoa.
–Lerrokadura ofizialak: lehendik daudenak.
–Fatxadako lerrokadura: lerrokadura ofizialekin bat heldu da.
–Atzeraemangunea: debekatua.
–Eraikinaren B.S.ko gehieneko sakonera: egungoa.
–Eraikinaren goiko solairuetako gehieneko sakonera: egungoa.
–Beheko solairuaren garaiera: 3tik 3,5 metro bitarte.
–Atikoak: debekatua.
–Aparkalekuak: -.
Kudeaketa eta urbanizazioa:
–Jarduketa: Zuzenekoa.
–Lagapen publikoak: lerrokadura ofizialetatik kanpokoa.
–Urbanizazioa: Udalaren kontura (ikus Hirigintza Arauen 7. artikulua).
–Eraikuntza proiektua: nahitaezkoa.
Bertzelako determinazioak:
2. eta 3. zeharkaleen arteko etxesailean, etxola-trastegelen eraikuntza baimentzen ahalko da, barne eremuaren erdian, bizilagun guztiak aitzinetik ados jartzen badira, Udaleko talde teknikoaren jarraibideei segituz eta finka itxiz Oihanpea karrikara jotzen duen aldean, HAPO honetako determinazioen arabera.
Unitateko jabeek berenganatzen ahal duten aprobetxamendua indarra duen legeriak patrimonializazioaren momentuan ezarritakoa izanen da.
Patioko fatxadetan posible da terrazak egitea, betiere hobetzen badira fatxadaren baldintza termikoak.
Terrazek 1,50 metroko gehieneko sakonera izanen dute, hormigoizko lauzaz eta metalezko pilarez eginen dira, patioko lurzoruraino.
Iragarkiaren kodea: L1405303