80. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzea, aldatzea eta kentzea

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako haren Erregelamenduan xedatuarekin bat, Santakarako Udalak, 2014ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki hau onetsi du, bertzeak bertze:

Lehenbizikoa.–Erabaki honen I. eranskinean sarturik dauden fitxategi eta erregistroak sortzea, Santakarako Udalaren datu pertsonal babestuen fitxategien barnean, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Bigarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskineko fitxategien araua izanen da bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorra eta jarraibideak, eta betiere egonen dira aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean.

Hirugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Erabaki honek bere argitalpen ofizialaren biharamunean hartuko du indarra.

Santakaran, 2014ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Luis Daniel Ayábar Gárriz.

Iragarkiaren kodea: L1405927