8. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2014ko aurrekontu orokor eta bakarra
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2013ko abenduaren 11n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Berbintzanako Udalaren eta Musika Eskolaren 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Legearen 271. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez aurreikusiari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunean, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berbintzanan, 2013ko abenduaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1317694