2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Arakilgo Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, 10. poligonoko 54. lurzatian eragiten duena, Egiarretan. Hasierako onespena
Arakil Ibarreko Udalak, 2013ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen egiturazko antolamenduko determinazioetako aldaketa puntuala, Asier Lazcozek sustatua, 10. poligonoko 54. lurzatian, Egiarretan.
Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatuarekin bat, hasierako onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Arakilen, 2013ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Rubén Goñi Urroz.
Iragarkiaren kodea: L1318135