8. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 14a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen 464/2013 Ebazpena, abenduaren 12koa, jakinarazi ahal izan ez denez gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikagarria den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

464/2013 ebazpena, abenduaren 12koa, Lesakako Udaleko alkateak emana, biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik Ion Gabriel Stanescuk aurkezturiko idazkia, non eskatzen duen ondoren adierazten diren pertsonari Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko, ez direlako bizi erroldatuta dauden etxean:

–Margit Sotri, MS406004 zenbakidun pasaportea duena.

–Judit Potra, Y1337519Z zenbakidun egoitza-txartela duena.

–Lajos Potra, Y1337509G zenbakidun egoitza-txartela duena.

Kontuan hartuz, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen diela, inskripzio okerragatik, aipatutako erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

Ebatzi dut:

1. Lehen aipaturiko pertsonari herri honetako Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko espedientea hastea, ez direlako bertan bizi.

2. Interesdunei jakinaraztea ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dauden ala ez adierazten ahal dutela. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituzten dokumentuak eta justifikazioak aurkez ditzakete.

Lesakan, 2013ko abenduaren 26an.–Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

Iragarkiaren kodea: L1318121