8. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

AA-5 jarduketa asistematikoaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2013ko abenduaren 23ko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Altsasuko Hirigintza Udal Planaren 42. artikuluaren AA-5 jarduketa asistematikoaren xehetasun azterlana hasiera batean onestea, Fernando Suescun Ramirezek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2013ko abenduaren 23an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1318134