4. PROZEDURA JUDIZIALAK
MADRILGO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 611/2013 prozedura
Ismael Pérez Martínez jauna, Madrilgo Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Jorge Morales Pizarro jaunak eskaturik, prozedura arrunta dela-eta, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta German Spooky Productions S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 611/2013 prozeduran, ondoko ebazpena eman da. Hona hemen haren xedapen zatia:
Epaitza:
Baiesten dut Jorge Morales Pizarrok, prozedura arrunta dela-eta, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta German Spooky Productions S.L. enpresaren aurka aurkeztu duen demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 3.213,60 euro ordaintzera, gehi %10eko berandutza interesak (123,60 euroko zenbatekokoak salbu, kalte-ordaineko zenbatekoa baita). Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut, ezertan galarazi gabe legozkiokeen legezko erantzukizunak.
Alderdiei ohartarazten zaie epai honen aurka erregutze errekurtsoa jar daitekeela Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, epaitegi honetan agertuz edo idatziz iragarrita bost eguneko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, eta legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuta errekurtsoa tramitatzeko. Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuraduna edo langilea ez den edo doako laguntza juridikoaren eskubidea erabili ezin duen errekurtsogileari ohartarazten zaio frogatu beharko duela, errekurtsoa jarri orduko, 300 euroko sarrera egin izana Banco Crédito Español bankuaren 2501-0000-60-0611-13 kontuan, egiaztagiria aurkeztuz. Orobat, errekurtsoa iragartzen denean egiaztatu beharko du kondenaren diru kopuru osoa Banco Crédito Español bankuan sartu duela, edo epe mugarik gabeko abala aurkeztu beharko du, zenbateko berekoa eta finantza entitateak lehen errekerimendua egitean ordaintzekoa, non jasoko baita abal-emailearen erantzukizun solidarioa.
Justizia Administrazioaren esparruko eta Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalaren esparruko zenbait tasa arautzen dituen azaroaren 20ko 10/2012 Legean xedatutakoaren arabera, behar bezala baliozkotutako eredu ofizialaren arabera aurkeztu beharko du errekurtsogileak tasa ordaindu izanaren frogagiria, arau horren 7.1 eta 7.2 artikuluetan ezarritako irizpideekin bat, eta, hala bada, langilea denean, lege testu horren 1.3 artikuluan ezarritako muga izanik.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Publiko egitea.–Epai hau eman duen epaile magistratu jaunak hura irakurri eta publiko egin du jendaurreko entzunaldian, datako egunean. Fede ematen dut.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoen ebazpenenak, prozedurari amaiera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten epai edo dekretuenak, edo epatzeenak.
Madrilen, 2013ko azaroaren 25ean.–Idazkari judiziala, Ismael Pérez Martínez.
Iragarkiaren kodea: J1317089