4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 211/2013 prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan 35/2013 prozedura arrunta bideratzen ari dela, sozietatearen administratzaileen erantzukizun zibilagatiko ekintzak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
211/2013 epaia.
Iruñean, 2013ko azaroaren 28an.
Silvia Oldrini Residenti andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko ordezko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 35/2013 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Félix Miranda Orellak sustatu du, Carlos Arvizu Badaran De Osinalde prokuradoreak ordezkatuta eta Javier M.ª Araluce Letamendia legelariak lagunduta, auzi-ihesean den Luis Alfonso Baraibar Landiribaren aurka, sozietatearen administratzaileen erantzukizunezko ekintzak direla-eta.
Epaitza: baiesten dut Carlos Arvizu Badaran De Osinalde epaitegietako prokuradoreak, Félix Miranda Orellaren izenean eta hura ordezkatuz, Luis Alfonso Baraibar Landiribaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari zazpi mila seiehun eta hogeita hamabi euro eta hogeita hamahiru zentimo (7.632,33 euro) ordaintzera, gehi Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiaren 94/2009 Epaian aitortutako interesak (prozedura arrunt horretan egiten den likidazioaren arabera) eta demanda jarri zenetik prozedura honetan sortutako interesak.
Prozedura honetan sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen. Errekurtsoa jartzearekin batera, frogatu behar da organo honetako gordailu eta kontsignazioen kontuan, hots, Banestoren kontuan, 50 euro sartu direla, eta bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko; gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude doako justiziaren onuradunak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta aurrekoen mendeko erakunde autonomoak.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Epaile magistratua.
Eta Luis Alfonso Baraibar Landiribarri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko azaroaren 28an.–Idazkari judiziala, Miriam Pelet Lagraba.
Iragarkiaren kodea: J1317027