8. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 128/2012 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan 128/2012 prozedura arrunta bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

Epaia:

Iruñean, 2013ko ekainaren 27an.

Esther Fernández Arjonilla andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari diren 128/2012 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. E.D.S. Ingenieria y Montajes, S.A.k sustatu du, Jaime Ubillos Minondo prokuradoreak ordezkatuta eta Ignacio Del Burgo Azpiroz legelariak lagunduta, auzi-ihesean diren Pablo Pezonaga Itoizen eta Manuel Pezonaga Itoizen aurka.

Epaitza:

Baiesten dut Jaime Ubillos Minondo auzitegietako prokuradoreak, EDS Ingeniería y Montajes, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean diren Pablo Pezonaga Itoizen eta Manuel Pezonaga Itoizen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, kondenatzen ditut 54.210,95 euro ordaintzera, batera eta solidarioki, gehi legezko interesak.

Demandatuak kostuak ordaintzera kondenatzen ditut, solidarioki.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, ondoriorik gabe utz bitez prozedura honetan erabakitako kautela-neurriak (2013ko apirilaren 20ko autokoak).

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Magistratua.

Eta Pablo Pezonaga Itoizi eta Manuel Pezonaga Itoizi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko azaroaren 20an.–Idazkari judiziala, Miriam Pelet Lagraba.

Iragarkiaren kodea: J1316360