8. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

712/2012 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, betebeharrak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia.

Iruñean, 2013ko azaroaren 28an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 712/2012 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Pinturawell S.L.k sustatu du Javier Matute Vilches jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua), betebeharrak direla-eta. Auzi-jartzaileak Ana Echarte Vidal prokuradore andrea izan du ordezkari eta Sara Martín Bautista legelari andrea laguntzaile.

Epaitza: osorik baiesten dut Ana Echarte Vidal auzitegietako prokuradore andreak eta Pinturawell S.L.k Francisco Javier Matute Vilchesen aurka (auzi-ihesean dago) jarri duen demanda, eta alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hamalau mila bostehun eta hogeita zortzi euro eta hirurogeita hamabost zentimo (14.528,75 euro) ordaintzera, gehi prozesuko une egokian likidatuko diren berandutza korrituak, eta alderdi demandatua berariaz kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Eta Francisco Javier Matute Vilchesi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko azaroaren 28an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1316981