4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 776/2013 hitzezko judizioa, utziarazpen prekarioagatik (PZLren 250.1.2 art.)
Aditzera ematen da goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, prekarioagatik egiten den utziarazpena dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:
189/2013 epaia.
Iruñean, 2013ko irailaren 27an.
Baiesten dut Amaia Urricelqui Larrañaga prokuradore andreak María Teresa Bados García andrearen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta deklaratzen dut Mbarek Oulgour jaunak Iruñeko Abejeras kaleko 15eko 3. solairuan C letra duen etxebizitza prekario gisa okupatzen duela eta etxebizitza hori utzi behar duela, libre eta trabarik gabe demandatzailearen esku, eta ohartarazten diot hala egiten ez badu bota eginen dutela bere kontura. Ez da ezartzen kostuak ordaintzeko beharrik.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, auzitegi honi zuzendua, jakinarazi eta ondoko hogei eguneko epean.
Eta Mbarek Oulgouri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko azaroaren 20an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1316325