4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 629/2012 prozedura
María Teresa Boveda González andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken etendako traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 629/2012 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.
Hona hemen finken deskribapena:
FINKEN DESKRIBAPENA
1. 1.369. finka, Agoizko 1. Jabetza Erregistroan inskribatua: 872. liburukia, 20. liburua, 176. orria. –Hiri finka. Abaurregaineko San Pedro kaleko 45eko etxea, “Urtxuti” izena duena. Bihitegi bat, estali gabeko oilategi bat, larrain bat eta baratze bat ditu, eta putzu bat ate nagusiaren ondoan. Horrek guztiak finka bakar bat osatzen du. Azalerak: etxea, 109 metro koadro; bihitegia, 32 metro koadro; eta larraina eta baratzea, biak batera, bi almute, hots, hamabi zentiarea eta erdi. Mugak: aurrean, eskuinean eta ezkerrean, kalea; eta atzean, Berrialtako etxeak, Pedro Ignacio Garateren etxea eta Arregialtako etxe bat (Joaquín Bergararena).
2. 1.370. finka, Agoizko 1. Jabetza Erregistroan inskribatua: 872. liburukia, 20. liburua, 184. orria. –Landa finka. Abaurregaineko baratze bat, Urtxuti etxetik hurbil. Azalera: kuartelada bat, hots, bi area eta hogeita bost zentiarea. Mugak: iparraldean, Mendialdeko finka bat, Francisco Legazena; ekialdean, Aubango finka bat, María Teresa Garaterena; hegoaldean, kale bat; mendebaldean, Berrialtako finka bat, Pedro Ignacio Garaterena. Horiek guztiak Abaurregaineko bizilagunak dira.
3. 1.371. finka, Agoizko 1. Jabetza Erregistroan inskribatua: 872. liburukia, 20. liburua, 188. orria. –Landa finka, Abaurregainean, Urtxuti etxetik hurbil. Azalera: bi almudada, hots, area bat eta hamabi zentiarea eta erdi. Mugak: lau puntu kardinaletan, kale bat.
Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut. Agoitzen, 2013ko azaroaren 22an.–Idazkari judiziala, María Teresa Boveda González.
Iragarkiaren kodea: J1316438