8. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

36/2013 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazioko zuzendari nagusiak emana, Zeroa Multimedia, S.A.k eskaturik aurkeztu eta 418/2013 prozedura arrunt gisa tramitaturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea xedatzen duena eta interesdunak epatzen dituena.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkari judizialak, 2013ko azaroaren 13an sartu zen idazkian, aditzera ematen du, Zeroa Multimedia, S.A.k eskaturik, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (418/2013 zenbakia esleitu zaion prozedura arruntean tramitatua) aurkeztu dela Nafarroako Gobernuak 2013ko ekainaren 19an harturiko Erabakiaren aurka, hartan Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren otsailaren 22ko 14/2013 Foru Aginduaren aurka aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zelako. Agindu horretan, Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapeneko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko 44 lizentzia emateko lehiaketa publikorako deialdia ebatzi zen. Hori horrela, idazkariak administrazio espedientea igortzeko eskatzen du, eta interesdunak epatzeko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1, 49.2 eta 49.4 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea 418/2013 prozedura arrunt gisa tramitaturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea. Errekurtsoa, Zeroa Multimedia, S.A.k eskaturik, 2013ko ekainaren 19ko Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren aurka aurkeztu zen, hartan Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren otsailaren 22ko 14/2013 Foru Aginduaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zelako. Agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean maiztasun-modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapeneko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko 44 lizentzia emateko lehiaketa publikorako deialdia ebatzi zen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko abenduaren 9an.–Edurne Elío Aldunate, Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazioko zuzendari nagusia.

Iragarkiaren kodea: F1317165