2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzea
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak, 2013ko abenduaren 26an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak, 2013ko abuztuaren 20an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea lan-kontratudun finkoak Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesuari, 2013ko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoaren babespean; foru lege horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzen da.
Ikusirik hartutako eskaerak; kontuan harturik plantilla organikoa eta ikusirik Idazkaritzak eginiko txostena, erabaki da:
Lehenbizikoa.–Erabakitzea 1. eranskinean agertzen diren langileen sarrera Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, adierazirik lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua.
Bigarrena.–Funtzionario bilakatzen diren langileek segituko dute orain arte aplikatzen zitzaien sistemarekin gizarte segurantzari eta aurreikuspen sozialei dagokienez, eta orobat segituko orain arte betetzen zuten lanpostuari atxikirik.
Hirugarrena.–Langile hauei aplikatuko zaizkien ordainsariak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan eta hura garatzen duten xedapenetan funtzionarioendako ezartzen direnak.
Laugarrena.–Sarrera egiazki gertatuko da 2013ko ekainaren 30ean.
Borzgarrena.–Erabaki hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hauek adierazirik: lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua, zehazten den eranskinaren arabera.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko Foru Legearen 6.2. artikuluan aurreikusia bete beharrez.
Donezteben, 2013ko abenduaren 27an.–Lehendakaria, Alberto San Miguel Mindeguia.
1. ERANSKINA
Izen-Deiturak: Amaia Sagastibeltza Azpiroz. Lanpostua: Administrari Ofiziala. Maila: C. Antzinatasuna: 1997/12/01. Funtzionario gradua: 3.
Izen-Deiturak: Begoña Alberro Etxandi. Lanpostua: Gizarte Langilea. Maila: B. Antzinatasuna: 1987/07/01. Funtzionario gradua: 4.
Izen-Deiturak: Maria Luisa Zubigaray Mitxelena. Lanpostua: Eez Familia Langilea. Maila: D. Antzinatasuna: 1998/01/31. Funtzionario gradua: 3.
Iragarkiaren kodea: L1318170