2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
2014ko ekitaldiko karga-tasak. Behin betiko onespena
Torres del Rioko Udalak, 2013ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, 2014rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik 2013ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 14an, eta toki entitate honen iragarki oholean paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Argitara ematen da 2014. urteko karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,370.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga - Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3koa, aplikatu behar dena maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako J.E.Z.aren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,2 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio igoera zehazteko (zerga-oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %12.
Torres del Rion, 2013ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L1317705