8. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun azterlana, fatxaden azterketa barne, HAPOko AR-2ko Plan Partzialeko UB-7 oinarrizko unitaterako. Hasierako onespena

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2013ko abenduaren 10ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen “Xehetasun azterlana, fatxaden azterketa barne, Tafallako HAPOko AR-2ko Plan Partzialeko UB-7 oinarrizko unitaterako”, P. Tubalcons S.L.k sustatu ondoren. Hala, unitateko fatxada guztiek uniformetasuneko gutxieneko batzuk izanen dituzte, fatxaden osaera estetikoari, lerrokadurei eta sestrei dagokienez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2013ko abenduaren 17an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1317763