8. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tafallako AR-2ko UB-7ko birzatiketaren aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2013ko abenduaren 10ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Tafallako AR-2ko UB-7ko birzatiketaren aldaketa puntuala, P. Tubalcons, S.L.k aurkeztua, UB-7ko lurzati guztiek ibilgailuen eta oinezkoen zirkulaziorako ezarria duten zortasun iraunkorra kentzeko xedez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2013ko abenduaren 17an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1317737