8. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Datuen babesaren gaineko araudiaren aplikazioa
Ribaforadako Udalean

Alkatetzaren 2013ko urriaren 11ko ebazpena.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoaren (DBLO) 20. artikuluan eta DBLO legea garatzen duen Erregelamenduaren 52. artikuluan xedatuarekin bat, Administrazio Publikoen fitxategiak sortzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, dagokion Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Ribaforadako Udalak Gazteriaren Etxea ireki du, Ribaforadako gazteek aisiarako beste aukera bat izan dezaten. Zerbitzu horrek erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta tratatzea eskatzen du eta, horretarako, beharrezkoa da fitxategi bat sortzea eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari jakinaraztea.

Horrenbestez, ebatzi dut:

Lehena: Gazteriaren Etxea fitxategia sortzeko onespena ematea. Ezaugarri hauek eta egitura hau izanen ditu:

–Helburua eta erabilera aurreikusiak: Gazteriaren Etxea kudeatu ahal izatea. Inskripzioak, alten eta bajen kontrola eta kuotak kobratzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek beraiek edo haien legezko ordezkariek emanen dituzte idatzizko eskaera aurkeztean.

–Norbanako eta talde ukituak: Gazteriaren Etxeko erabiltzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, irudia.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioak: argazkiak argitaratzea aurreikusita dago, betiere titularren edo haien legezko ordezkarien adostasunarekin.

–Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

Bigarrena: Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta, hala, fitxategia sortzea eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Erregistroari jakinaraztea.

Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean, eta haren kontra errekurtso hauetariko edozein aurkez daiteke, jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Ribaforadan, 2013ko urriaren 11n.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1317696