2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Garapen-bidean dauden herriekin lankidetza-proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak ematea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen 2013ko abenduaren 16an:
1.–Ondoko erakundeei diru-laguntza ematea, ondoan adierazitako kopuruekin bat, aipatzen diren proiektuak egiteko:
KODEA | GGKE | PROIEKTUA | DIRU LAGUNTZA |
13-10CON | Medicus Mundi Nafarroa | Kingabwa-ko (Kinshasa) osasun-eremuan oinarrizko osasun-laguntza garatzea | 35.000 |
13-11MOZ | Munduko Medikuak | Matola-ko distrituan genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza integratua hobetzea | 33.534 |
13-30CON | Proclade Yanapay fundazioa | Izpi- eta ekografia-pabiloi bat eraikitzea Dwe-ko Erreferentziazko Osasun Zentrorako | 29.750 |
13-35HAI | Nuevo Futuro Nafarroako Elkartea | Haurdun dauden eta bularra ematen ari diren amen eta 0tik 5 urtera bitarteko haurren nutrizio-egoera hobetzea Haitin | 29.750 |
13-05ELS | Felipe Rinaldi Fundazioa | Osasuna eta bakearen kultura sustatzea Cuscatancingo-ko gazteen artean | 29.750 |
13-19COL | PBI-Nafarroa | Lagun-egitea eta nazioarteko presentzia: giza eskubideen eta komunitateen defendatzaileen babesa | 29.750 |
13-36ELS | Bakerako Lankidetza Batz. | San Antonioko (El Salvador) landa-komunitatearen garapen integral zuzena sustatzea | 29.750 |
13-01ARG | IPES elkartea | Neuquén-eko (Argentina) komunitate maputxeek beren eskubideak erabiltzea bultzatuz (IV. fasea) | 29.750 |
13-20PER | Madre Coraje elkartea | Lurralde-garapen integratuko programa Angaraes-en: Etxebizitza osasungarriak, 2. urtea | 28.263 |
13-04CON | Nakupenda África elkartea | Eskola-liburuz hornitzea Bukavu-ko elizbarrutiko Lehen Hezkuntzako eskolak | 25.500 |
13-21NIC | Mugarik Gabe Nafarroa elkartea | Emakumeen artikulazio feminista eta garapen pertsonal eta kolektiboa sendotuz | 26.250 |
13-25NIG | UNICEF (Nafarroako komitea) | Aldaketa soziala Maradi eskualdeko neskatila eta nerabeak babesteko | 26.250 |
13-07PER | Bakea eta Elkartasuna Fundazioa | Landa-eremuko familiek produkzio- eta antolamendu-gaitasuna garatzea genero-ekitatearekin | 25.180 |
13-09BOL | TAU Fundazioa | Momoré ibaiaren inguruko 24 komunitatetan oinarrizko laguntza eta osasun-sustatzaileen sare bat osatzea Osasun Ontziaren bidez | 26.250 |
13-34RWA | Vita et Pax | Prebentziorako prestakuntza eta elikadura-errehabilitazioa Bilyogo Kigali-ko gizarte- eta osasun-etxean | 20.000 |
13-48CHA | Alboan fundazioa | Komunitatearen parte-hartzea Txadeko toki-garapenean | 25.982 |
13-22SAH | ANARASD | Osasun arloko esku-hartzea herritar saharar errefuxiatuentzat | 24.500 |
13-26ELS | El Salvador Elkartasuna kolektiboa | Bizi-kalitatea 22 komunitatetan eta haien ikastetxeetan, beren eskubideen erabileran oinarriturik | 24.500 |
13-53ELS | Manos Unidas | Habitata hobetzea, Chagasen eritasunari aurre egiteko eta haren prebentziorako | 24.500 |
13-02COL | Proacis | Lan eta terapia arloko esku-hartzea Santa María de los Robles etxeko minusbaliatuen eta amen mesedetan | 15.662 |
13-12PER | Verapaz elkartea | Giza eskubideen inguruko aholkua eta babesa Puerto Maldonado-Tambopata-n | 12.737 |
13-24GHA | Frantziskotar txiki komentualak | Altzariak Gilberto Academy Senior High School bigarren hezkuntzako ikastetxeko nesken ikasle-egoitzarako | 14.421 |
13-27ECU | Anaia Txiki Kaputxinoak | Orellanako herri eta nazioen eskubide-exigentzia hobetzea | 23.873 |
13-37ELS | Mugarik gabeko Ingenieritza | Ur grisen saneamendu- eta birziklatze-baldintzak hobetzea Tihuapa eta Tlacuxtle-n | 24.500 |
13-42ELS | SODEPAZ | Gizarte- eta heziketa-garapen integrala 2tik 6 urtera bitarteko haurrentzat eta haien familientzat Zaragozako 4. CDI-n | 24.086 |
13-49MEX | Ekologistak Martxan | Emakume berriak: bakarrik dauden amen garapen integrala, haien eskubideak babesteko | 23.577 |
13-18GUA | Zuzeneko Elkartasuna | Adelina Caal Maquín elkarteko emakumeak ele bitan hezi, alfabetatu eta gaitzeko programa | 24.499 |
13-47BRA | Lodosako La Esperanza elkartea | Guaraciaba del Norteko (Ceará) infraetxeen eta osasungaiztasunaren egoera hobetzea | 20.846 |
13-32NIC | OCSI | Nutrizio- eta elikadura-segurtasuna eta ingurumen-heziketa (SANEA) | 23.928 |
13-39KEN | Rode Fundazioa | Heziketa- eta osasun-erantzuna ama eta haurrentzat Eburangataruk-en eta Kukuselei-n (Turcana) | 24.500 |
13-43IND | Vicente Ferrer Fundazioa | Heziketa-gaitasunak eta elkarte-sarea indartzea: 5 eskola eraikitzea | 23.162 |
GUZTIRA (31 PROIEKTU DIRUZ LAGUNDUTA) | 780.000 |
2.–Honako erakunde hauek eta proiektuek aurkeztutako eskaerak ezestea, kasuan-kasuan adierazitako zioengatik.
GKE | PROIEKTUA | ZIOA |
Acción Contra el Hambre Fundazioa | 5 urte bitarteko haurren eta ama haurdun zein bular-emaileen desnutrizio akutuaren kontrako tratamendua hobetzea Labé-n | a |
Profesionales Solidarios Fundazioa | Sukalde-jantoki-logela gelarako hornikuntza Vega Baja gizarte-zentroko ikasleentzako | a |
VIDES | Oinarrizko osasun-laguntza hobetzea Mokambo-ko landa-eremuetan 2. fasea | a |
SED | Koumra-ko amen eta haurren osasuna hobetzeko toki-gaitasunak indartzea | a |
ACNUR | Errefuxiatuen integrazioa Equateur eta Kinshasa-n. Kalitatezko osasun-zerbitzuak jaso ahal izatea | a |
Pueblos Hermanos Fundazioa | Ura kudeatzeko eta eskura izateko sistemak babestu eta hobetzea N´djamena, Koundoul eta Ba-Illi-n (Txad) | a |
CESAL | Ura eskuragarri izateko sistema hobetzea Fonds Verrettes udalerrian | a |
Itaka Eskolapioak Fundazioa | Zaharberritze-lana eta heziketa- eta pedagogia-kalitatea Padoue-ko lehen hezkuntzako eskolarako | a |
Niños Del Choco elkartea | Quidboko haurren eta emakumeen gaitasunak hobetzea | a |
Haren Alde elkartea | Tuberkulosiak jota dauden gaixoen osasuna hobetzea eta eritasun horren kontrako borrokatzea | a |
Juan Bonal Fundazioak | Oinarrizko osasun-laguntza: X izpien makina bat lortzea Asikuma-ko ospitalerako | a |
Mugarik Gabeko Arkitektoak | Belengo Collpapucho kantoia garatzea emakumeen ahalduntzearen bitartez | a |
UNRWA Espainiako Komitea | Qalqilya-ko (Zisjordania) erietxeko pediatria eta ama berrien atalak zaharberritzea | a |
Coopera | Oumar Ibn Khatab haur-eskola iraunkortasunarekin bat indartzea | a |
Afrique Secours Sans Front. | Gaixotasun infekziosoen prebentzioa Mbalmayo-ko osasun-zentroetan | a |
Benito Menni Fundazioa | Gazteen komunitate- eta gizarte-garapena sustatzea, jantoki sozialen bitartez | a |
Sotermun | Giza kokaletuetako arriskuen murriztea eta prebentzioa Villa María del Triunfoko distrituan | a |
Mundubat | Nekazaritza-erreformaren ondorioz finkaturiko familiek antolamenduaren eta produkzioaren arloan duten parte-hartzea handitzea | a |
Manuel María Vicuña Fundazioa | Emakume gazteen garapena eta sustapena | a |
Inshalah | Ura eramatea Ksar M’Hamid El Ghizlan-era | b |
Prodein Fundazioa | Pomacanchi-ko haur eta gazteentzako prestakuntza integraleko programa indartzea | c |
(a) Finantzatua izateko beharrezkoa den puntuazioa ez lortzeagatik, betiere eskuragarri dauden funtsen arabera.
(b) Deialdiaren Oinarrietan ezarririko baldintzak ez betetzeagatik, 3.a. klausulari (AECIDeko Erregistroan izena emanda egotea) eta 9.ari (gutxieneko kofinantzaketa bat izatea) dagokienez.
(c) Deialdiaren Oinarrietan ezarririko baldintzak ez betetzeagatik, 3.e. eta 3.k. klausulei dagokienez (Iruñean jardutea, garapenaren aldeko lankidetzaren arloan).
Iruñean, 2013ko abenduaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1318116