8. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Lan egutegia, 2014. urterako

Odietako Udalak, 2013ko abenduaren 12an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Odietako Udalaren zerbitzuko langileen 2014ko aste barreneko jaiegunen egutegia onestea; halaber, 2014an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 17a, astelehena: San Anton.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

–Abenduak 24a, bertze egun baten truke, herriko jaiak direla eta.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2014. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

–Odietako Udaleko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.302 izanen da eta honela banatuko da:

–Eguneko lanaldiak, orokorrean, 6 ordu iraunen du, 08:30etik 14:30a arte, astelehenetik ostiralera.

–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 08:30etik 14:30a arte izanen da.

Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2014rako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2013ko abenduaren 12an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1317767