2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
1. poligonoko 100. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Otsagabiko Udalak, 2013ko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen José Ramón Sola Elizondo jaunak sustaturiko xehetasun azterlana, bi eraikuntza legeztatzeko, hau da: lehen egurtegia zegoen tokian eremu estali txiki bat egitea bi isurkiko zurezko pergola baten bidez, etxebizitzatik bereizirik, eta albo guztiak irekiak dituela, 14 m²-ko afaltegi gisako eremu batez babesturik, eta sutegi bat kanpoaldean, eraikinaren atzeko aldean. Eraikinak “Casa Pedro Andía” izena du, eta Urrutia kaleko 50ean dago, hirilurreko ondasunen katastroko 1. poligonoko 100. lurzatian; hori guztia Félix J. Fernández Valle arkitektoak prestatutako dokumentazio teknikoaren arabera.
Espedientea jendaurrean egonen da, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan xedatua bete beharrez.
Otsagabian, 2013ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, María Luisa Sáez García-Falces.
Iragarkiaren kodea: L1317753