8. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, Idazkaritzan egonen da jendaurrean 2014ko funtzionarioen eta lan-kontratudunen plantilla organikoa, Udalak 2013ko irailaren 18an egin osoko bilkuran onetsia. Hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Eulaten, 2013ko abenduaren 19an.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L1317706