8. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3038/2013 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, maisu-maistren zenbait lanpostu ezabatu eta lanpostu ibiltariko izendapena duten maisu-maistra batzuk ikastetxeko lanpostu arruntetara atxikitzen dituena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 10eko 2467/2013 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi kurtsoen zonifikazioa, departamentu horren mendeko ikastetxe eta programetako plantillak, lanpostuak ezabatzeko eta lanpostu ibiltariei atxikitzeko eskaeraren prozedurak eta Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistren lekualdatze lehiaketan, Hezkuntza Departamentuak 2013-2014 ikasturtean eginiko deialdian, bete beharreko lanpostu hutsak; ebazpena 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ean.

Ebazpen horren 5. puntuak ezartzen duenez, behin betiko destinoa duten Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusita ez badago, beren lanpostua ezabatzea eskatzen ahalko dute.

Bestalde, aipatu ebazpen horren 6. puntuak xedatzen duenez, maisu-maistrek, baldin eta behin betiko destinoa plantillan ibiltaritzat hartzen den ikastetxeko lanpostu arrunt batean badute, hauetako bat hauta dezakete: lanpostu ibiltari berriari atxikitzea, ikastetxeko antzinatasunari eutsiz ondorio guztietarako, edo lanpostua ezabatzea.

Halaber, puntu horretan ezartzen da destinoa ikastetxe bati atxikitako lanpostu ibiltarian duten maisu-maistrak, plantillan ikastetxeko lanpostu arrunt gisa ageri bada, ofizioz atxikiko zaizkiola ikastetxeko lanpostu arrunt berriari, eta 2014ko irailaren 1etik aurrera izanen dituela ondorioak.

Ebazpen honen xedea da ezabatutako edo aldatutako lanpostua betetzen zuten maisu-maistren zerrenda onestea, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 10eko 2467/2013 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 10eko 2467/2013 Ebazpenean xedatutakoarekin bat, ezabatutako lanpostua betetzen zuten Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioen zerrenda onestea; zerrenda ebazpen honen I. eranskinean dago.

Lanpostuen ezabatzeak 2014ko urriaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtua duten Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioen zerrenda onestea (ebazpen honen II. eranskinean dago); hortaz, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 10eko 2467/2013 Ebazpenaren 6. puntuari jarraikiz, ikastetxeko lanpostu arrunt berriari atxikita gelditu dira.

Lanpostu berriko atxikipenak 2013ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen honen III. eranskin modura argitaratzea lanpostuak ezabatzeko edo aldatzeko eskaera onartu gabeak, ez onartzeko arrazoi eta guzti.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2013ko abenduaren 18an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Ezabatutako lanpostua betetzen zuten maisu-maistrak

Izen-deiturak: Ballestero Izquierdo, Sara.

Ezabatutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: “Ermitagaña” HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Eguílaz Gogorza, M.ª Begoña.

Ezabatutako lanpostua: Gorputz Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: “Plaza de la Cruz” BHI.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Esteban Martínez, M.ª Teresa Lourdes.

Ezabatutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: San Miguel HLHIP.

Herria: Noain.

Izen-deiturak: García Cadarso, Jesús.

Ezabatutako lanpostua: Lehen Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: “José M.ª de Huarte” HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Goñi Rivas, Ángel Miguel.

Ezabatutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: “Sarriguren” HLHIP.

Herria: Eguesibar.

Izen-deiturak: López Beorlegui, M.ª José.

Ezabatutako lanpostua: Matematika, euskaraz.

Ikastetxea: “Alaiz” BHI.

Herria: Barañain.

Izen-deiturak: Martín Fernández, Josu Imanol.

Ezabatutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Azpilagaña HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Miquélez Raro, M.ª Inmaculada.

Ezabatutako lanpostua: Lehen Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: “José M.ª de Huarte” HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: San Juan Litago, Esther.

Ezabatutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Sarriguren HLHIP.

Herria: Eguesibar.

Izen-deiturak: Úcar Muruzábal, Juan José.

Ezabatutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: “Griseras” HLHIP.

Herria: Tutera.

Izen-deiturak: Vázquez Mogollón, José.

Ezabatutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: “Otero de Navascués” HLHIP.

Herria: Cintruénigo.

Izen-deiturak: Vega Alonso, M.ª Purificación.

Ezabatutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: “Lorenzo Goicoa” HLHIP.

Herria: Atarrabia.

Izen-deiturak: Villafranca Rodríguez, Ana Esther.

Ezabatutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Griseras HLHIP.

Herria: Tutera.

II. ERANSKINA

Ikastetxeko lanpostu arrunt bati atxikitako maisu-maistrak

Izen-deiturak: Barberena Ibarra, Jon.

Lanpostua: Gorpuz hezkuntza, euskaraz.

Ikastetxea: HLHIP.

Herria: Irurita.

Izen-deiturak: Zudaire Ajona, Miren.

Lanpostua: Ingelesa, euskaraz.

Ikastetxea: HLHIP.

Herria: Irurita.

Izen-deiturak: Bariáin Maestrojuan, Ana Isabel.

Lanpostua: Pedagogia terapeutikoa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Camino de Santiago HLHIP.

Herria: Zizur Nagusia.

III. ERANSKINA

Ezabatzeko edo aldatzeko eskaera onartu gabeak

Izen-deiturak: Beasáin Amigot, Elisabet. Arrazoia: Eskaera epez kanpo aurkezteagatik.

Iragarkiaren kodea: F1317817